39. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Noaingo udal kiroldegiko eta Bidezarra udako igerilekuetako barne araubidearen erregelamenduan.
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Noaingo udal kiroldegiko eta Bidezarra udako igerilekuetako barne araubidearen erregelamenduan.

Iragarkia 2018ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik abenduaren 24an, jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat. Hona hemen testua osorik:

40. eta 42. artikuluak aldatzen dira, eta honako hau izanen da haien testu berria:

–40. artikulua. Elortzibar Servicios Deportivos SLren administrazio kontseiluari dagokio instalazioetako abonatu edo erabiltzaileendako zehapen neurriak hartzea, erregelamendu hau bete dadin, eta instalazio barneko udal ondasunak begiratu beharrez. Administrazio kontseiluak enpresako kudeatzailetzaren esku uzten du ahalmen hori.

–42. artikulua. Hona hemen zehapenera iristeko prozedura: erregelamendu honetako edozein arau ez betetzeak berarekin ekar dezake txartela kendu eta, badaezpadako neurri gisa, instalaziotik egoztea; hori instalazioetako edozein enplegatuk edo horretarako ahalmena duenak egin dezake. Instalazioetako kudeatzailetzak txostena eginen du eta behar den zehapena ezarriko du, arau-haustearen arabera, erregelamendu honetan oinarriturik. Arau-hauste arin eta astunetan baizik ez da aplikatuko prozedura hori. Arau-hauste oso astunetan, enpresako administrazio kontseiluak ezarriko ditu zehapenak. Zehapen horiek arau-hausleari jakinaraziko zaizkio. Ematen diren ebazpenen aurka, egungo legerian oro har ezarritako errekurtsoak aurkezten ahalko dira, eta errekurtsoak ebatzi arte, instalazioaz baliatzeko aukera aldi baterako edo betiko galdu duen erabiltzailea ezin izanen da sartu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2019ko urtarrilaren 25ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1901213