39. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantzan. 42. ordenantza.

Iragarkia 2018ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 24an, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat. Hona hemen testua osorik:

Akatsa aurkitu da Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantzan. 42. ordenantza.

Honela dioen tokian:

2. artikulua. Titularrak. 1- a) Mugikortasun murriztua dutenak, Desgaitasun maila onartu, aitortu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren II. eranskinarekin bat...

Honelaxe behar du:

2. artikulua. Titularrak. 1- a) Mugikortasun murriztua dutenak, Desgaitasun maila onartu, aitortu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III. eranskinarekin bat...

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2019ko urtarrilaren 25ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1901212