39. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2019ko lan egutegia

Buñuelgo Udaleko alkate udalburuaren urtarrilaren 28ko 6/2019 Ebazpenaren bidez, Buñuelgo Udaleko langileen 2019ko lan egutegia onetsi da, bai eta epeak kontatzeari dagokionez egun baliogabeen deklarazioa ere.

Kontuan harturik abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina; eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikulua, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena, zeinak ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haren bidez aldatu baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, zeinak ezarri baitzuen Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa izanen dela.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84. artikuluak ematen didaten eskumena,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Buñuelgo Udalaren zerbitzuko langileek 2019an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.

–Urtarrilaren 17a: San Anton. Buñuelgo jaieguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2019an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta aipatutako jaiegunak.

Hirugarrena.–Gainera, honako hauek ez dira lanegunak izanen:

a) Egiazko lan ordu gehiegi izateagatik:

–Uztailaren 25a eta 26a; abenduaren 24a eta 31.

b) Opor egun gisa kontatuko dira:

–Urtarrilaren 18a.

–Abuztuaren 16a, 19a, 20a eta 21a.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Urteko lanordu kopurua egiazko 1.592 lanordukoa izanen da eta honela banatuko da:

a) Eguneroko lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 7:40tik 15:00ak arte, astelehenetik ostiralera.

b) Artikulu honen aurreko apartuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta, lanaldi berezia dutenei.

Bosgarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Hau izanen da bulegoetan jendea hartzeko ordutegi orokorra: 12:00etatik 15:00ak arte.

Zazpigarrena.–Administrazio honetako zerbitzuen premiak direla-eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, zerbitzu bakoitzari atxikitako langileen %50ek baino gehiagok ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuelgo Herriko Etxeko iragarki-taulan argitaratzea, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen lehen osoko bilkura arruntean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2019ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1901303