39. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako arduradun bi lanpostu lekualdatze-lehiaketa berezi murriztuaren bidez betetzeko. Lanpostuen esleipena

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2019ko otsailaren 14an:

SRH 14-FEB-19 (14/EL).

“Ikusirik espedientean jasotako agiriak eta bat etorrita lekualdatze lehiaketa bidez hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako bi lanpostu huts, Iruñeko Udalaren zerbitzura, betetzeko deialdiaren 1. eta 8. oinarrietan ezarritakoarekin –deialdia ezen Giza Baliabideetako zuzendariak 2018ko ekainaren 13an emandako ebazpen bidez onetsi baitzen, eta argitara eman 2018ko 121. NAOn, ekainaren 25ekoan– eta izangaiek egindako lanpostu-hautaketa kontuan harturik, ebatzi dut lanpostuak honela esleitzea:

–Jesús María Ezcurra Ilarregui, 405000-1 zenbakidun lanpostua.

–José Aiesa Iturbide, 405000-7 zenbakidun lanpostua.

Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 41.2 artikuluarekin bat, araudia ezen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretu bidez onetsi baitzen, 2019ko martxoaren 1a ezarri da lanpostu hutsez jabetzeko data gisara.”

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok gauzatu eta horri berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Hori guztia jakinarazten dizut, jakin dezazun eta behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2019ko otsailaren 15ean.–Giza Baliabideetako idazkari teknikoa, Arantxa Campo Mayo.

Iragarkiaren kodea: L1902428