39. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, ikuskatzaile laguntzaileen 10 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa berezi murriztuaren bidez betetzeko. Lanpostuen esleipena

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2019ko otsailaren 14an:

“Ikusirik espedientean jasotako agiriak eta bat etorrita lekualdatze lehiaketa bidez ikuskatzaile laguntzaileen 10 lanpostu huts betetzeko deialdiaren 1. eta 8. oinarrietan ezarritakoarekin –deialdia ezen Giza Baliabideetako zuzendariak 2018ko ekainaren 13an emandako ebazpen bidez onetsi baitzen–, eta deialdi horretan egindako aldaketarekin bat -Giza Baliabideetako zuzendariak 2018ko uztailaren 31n emandako ebazpen bidez onetsia-, zeinak argitara eman baitira 2018ko 121. NAOn, ekainaren 25ekoan, eta 2018ko 155. NAOn, abuztuaren 10ekoan, hurrenez hurren, eta izangaiek egindako lanpostu-hautaketa kontuan harturik, ebatzi dut lanpostuak honela esleitzea:

–Andres Carra Garcés, 406.700-44 zenbakidun lanpostua.

–Jose Luis Jaso Moreno, 406.700-22 zenbakidun lanpostua.

–Francisco Javier Odériz Azcona, 406.700-19 zenbakidun lanpostua.

–Miguel M.ª Echeverría Aldaregui, 406.700-43 zenbakidun lanpostua.

–Ricardo Guerra Azcona, 406.700-42 zenbakidun lanpostua.

–Izaskun Landa Portilla, 406.700-4 zenbakidun lanpostua.

–Pedro Luis Lezaun Portillo, 406.700-25 zenbakidun lanpostua.

–Jose M.ª Gaínza Latiegui, 406.700-39 zenbakidun lanpostua.

–Jose M.ª Satóstegui Conesa, 406.700-41 zenbakidun lanpostua.

–Jaime Ayestarán Uriz, 406.700-45 zenbakidun lanpostua.

2.–Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 41.2 artikuluarekin bat, araudia ezen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretu bidez onetsi baitzen, 2019ko martxoaren 1a ezarri da lanpostu hutsez jabetzeko data gisara.”

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok gauzatu eta horri berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, BI hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Hori guztia jakinarazten dizut, jakin dezazun eta behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2019ko otsailaren 15ean.–Giza Baliabideetako idazkari teknikoa, Arantxa Campo Mayo.

Iragarkiaren kodea: L1902427