39. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko legelari izateko lanpostu huts bat betetzeko lekualdatze lehiaketa bidez. Izendapena.

Bukatu da Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko legelari izateko lanpostu bat betetzeko lekualdatze lehiaketa. Deialdia onetsi zen Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren 2018ko azaroaren 6ko Erabakiaren bidez, eta argitaratu zen 2018ko 138. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2018ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, biak ere azaroaren 15ean. Ikusita lehiaketa gainditu duten izangaiek erdietsitako puntuazioak, joan den otsailaren 11n kalifikazio epaimahaiak igorritako zerrendaren arabera ordenatuak –argitaratu zen 2019ko 24. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19koan–, eta deialdiaren 8. oinarriaren 3. atalean ezarritakoarekin bat, lehendakari honek, bere ahalmen eta eskumenak erabiliz,

EBATZI DU:

Lehenbizikoa.–José Contreras Lópezi esleitzea deialdiko lanpostu hutsa, eta hura Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionario izendatzea, legelari gisa, hura baita puntu gehien erdietsi duen izangaia deialdiko lekualdatze lehiaketan.

Bigarrena.–Zehaztea interesdunak, deialdiaren 9. oinarriaren 1. apartatuan xedatutakoarekin bat, 10 egun naturaleko epea izanen duela, izendapen-ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina, karguaren jabetza hartzeko. Jabetza adierazitako epean hartzen ez badu, lehiaketako jardunetik sortutako eskubideei uko egiten diela ulertuko da.

Hirugarrena.–Agintzea izendapen-ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta interesdunari jakinaraz dakiola.

Iruñean, 2019ko otsailaren 19an.–Lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.

Iragarkiaren kodea: F1902440