2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, enplegu eta toki garapenerako agente izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, B mailakoa eta euskararen C1 jakite-maila eskatzen duena
Enplegu eta toki garapenerako agente izateko lanpostu bat, B mailakoa eta euskararen C1 jakite-maila eskatzen duena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenari jarraituz, Zizur Nagusiko Udaleko alkateak, 2019ko otsailaren 15eko 91. Alkatetzaren Dekretu bidez, ebatzi zuen Itxaso Ruiz de las Heras Goñi izendatzea, bera izan baita puntu gehien lortu duen izangaia. Deialdia 2018ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31n.
Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak.
Zizur Nagusian, 2019ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1902326