38. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

17/2019 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, “Cavar haize-parkeak eta ‘La Cantera’ azpiestazioa lotzeko linea Valtierrako, Castejongo eta Tuterako udal-mugarteetan (Nafarroa)” izeneko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 11/2019 Ebazpenaren bidez, “Cavar haize-parkeak eta ‘La Cantera’ azpiestazioa lotzeko linea Valtierrako, Castejongo eta Tuterako udal-mugarteetan (Nafarroa)” izeneko proiektua onetsi zen, baimen administratiboa eman zitzaion eta haren onura publikoa deklaratu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Valtierrako, Castejongo eta Tuterako alkateei, edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Valtierrako, Castejongo eta Tuterako udaletxeetan, 2019ko martxoaren 26an, 27an eta 28an, hurrenez hurren.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio-zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Renovables de la Ribera SL enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau eta eranskina argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Valtierrako, Castejongo eta Tuterako udaletxeetako iragarki-tauletan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 7an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

ERANSKINA

Cavar haize-parkeak eta “La Cantera” azpiestazioa lotzeko linea Valtierrako, Castejongo eta Tuterako udal-mugarteetan (Nafarroa)

Okupatu aurreko aktak egitea.

Aktak egiteko tokia: Castejongo udaletxea.

Eguna: 2019ko martxoaren 27a.

HITZORDUA

TITULARRAK
(helbide ezezaguna)

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

13:30

Hacienda San Gabriel SL

5

379

Castejón

Iragarkiaren kodea: F1901883