2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarraian zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Palets Internorte SL. Jarduera: palet industrialak konpontzea eta bestelako hondakin ez-arriskutsuak bildu eta baloratzea. Tokia: 1. poligonoa, 668. lurzatia.
Alesbesen, 2019ko otsailaren 20an.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1902451