2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Jabari publikoko ondasunen (Udaletxeko hego hegaleko 2. solairuan dagoen lokala) desafektazio espedientea. Hasierako onespena
Ultzamako Udalak honako jabari publikoko ondasun hau desafektatzeko asmoa du: 98,11 m²-ko eremua, Udaletxeko hego hegaleko 2. solairuan dagoena, Larraintzarko (Ultzama) San Pedro kaleko 11. zenbakian.
Lokala udal artxiborako erabili izan da duela gutxira arte; hemendik aurrera bulegoetarako eta zerbitzu komunetarako erabiliko da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 12.ean xedatuari jarraikiz, espedientea onetsi aurretik, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.
Larraintzarren (Ultzama), 2019ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1901475