38. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2019rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Puiuko Udaleko Alkatetzak, 2018ko abenduaren 28an eman 84/2018 Ebazpenaren bidez, 2019ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi zituen. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

“Lehena.–2019ko lan egutegia.

2019ko lan egutegia onestea Puiuko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izango dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egongo dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 7a: Errege Egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: jaieguna herrian.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–2019ko egun baliogabeak.

Orobat, baliogabeak izango dira, 2019an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Puiuko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egongo da irekita, jendea hartzeko, astelehen, asteazken eta ostiraletan.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Puiuko Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela egingo da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da; lanaldi partzialeko kontratuetan aldiz, lanaldiak horietan sinatutako iraupena izango du.

Onetsitako lan egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izango dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3, betiere langile bakoitzaren lan kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

21,33 ordu soberan daude 2019rako onetsitako lan egutegian, eta udal langileek nahierara hartuko dituzte horiek.

Bosgarrena.–Prestakuntza ikastaroetan parte hartzea.

Prestakuntza ikastaroetara joateko erabilitako denbora lan denboratzat hartuko da baldin eta ikastaroek lanpostuko eginkizunekin zerikusirik badute, lanaldian egiten badira eta zerbitzuaren beharrek uzten badute, betiere dagokion organoak aldez aurretik baimena emanda.

Udal-mugartetik kanpo egiten diren ikastaroen kasuan, ikastaroaren benetako iraupenari kasuan kasuko herrira egin beharreko joan-etorriaren denbora gehituko zaio.

Ikastaroaren iraupena 5 ordukoa edo hortik gorakoa bada eta bertaratuta egin beharrekoa, lanaldi osoa bezala kontatuko da.

Oro har, lanordutik kanpo egiten diren prestakuntza ikastaroengatik ez da inolako ordu edo diru konpentsaziorik izango. Urteko lanorduen kontaketaren ondorioetarako, prestakuntzan emandako denbora kasu honetan baizik ez da lan denboratzat hartuko: Administrazioak erabakitzen duenean, lanpostuaren eginkizunak ongi betetzeko, nahitaezkoa dela prestakuntza ikastaroetara joatea. Halakoetan, langileek eskubidea izango dute zerbitzuaren arrazoiak direla-eta izandako gastuengatik ezarrita dauden kalte-ordainak eta/edo ordu konpentsazioa jasotzeko.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Puiuko Udalaren eta gainerako udalerrien iragarki-tauletan ere.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta osoko bilkurari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.”

Puiun, 2019ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1900966