2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdiarena, unean uneko garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntza jarduketak gauzatze aldera. 2019. urtea
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identif.): 440325.
Deialdi honen xedea da Iruñean egin beharreko garapenaren aldeko aldizkako sentsibilizazio- eta hezkuntza-ekintzak –biztanle orori zein talde jakin batzuei zuzenduak– beste hainbatekin batera finantzatzea. Jarduketa horiek hainbat gairi helduko diete: Hegoaldeko herrialdeen urritasun-egoerak, egoera horien zio eragileak eta egoera horietan bizi diren komunitateak hura gainditzeko egiten ari diren ahaleginak.
Iruñean, 2019ko otsailaren 15ean.–Zinegotzi delegatua, Esther Cremaes Mayorga.
Iragarkiaren kodea: L1902447