38. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, San Fermin 2019 kartela aukeratzeko lehiaketarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identif.): 440320.

Iruñeko Udalak “San Fermin 2019 kartela aukeratzeko lehiaketara” deitzen du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17koan, argitaratua) xedatzen duenarekin bat.

1.–Xedea.

San Fermin 2019 kartela aukeratzeko lehiaketa: 2019ko sanferminetako kartel ofiziala hautatzea.

2.–Sari-modalitateak.

Hona hemen sari-modalitateak:

• Sari bakarra.

3.–Diru-zuzkidura.

Deialdi honi, gehienez ere, 3.600 euro esleituko zaizkio sarietarako, Udalaren Aurrekontuko honako partida honen kargura:

• 50/33800/480000.

Honako sari hau ezarri da, 2. klausulan adierazitakoaren arabera:

3.600 euroko sari bakarra. Diru kopuru horri PFEZ dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaio.

4.–Hautagaien betekizunak.

Lehiaketan parte hartzen ahalko du: parte-hartzea librea da.

Egile bakoitzak kartel bakarra aurkezten ahalko du, originala, argitaragabea eta teknika librekoa.

Ezin izango dira aurkeztu aurreko edizioren batean finalistak izandako obrak.

Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat, laguntza hauen izaera berezia dela-eta onuradunei aplikagarri zaizkie arau horretan ezarritako debekuak: bai.

5.–Eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak, zein epetan eta non.

Parte-hartzaileek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

A) Kontzeptuaren garapen teorikoa eta kartelaren osagaiak, hala nola konposizioa, koloreak, tipografia, sinbologia...

Gehieneko luzera: DIN A4 2 folio bat, word formatuan.

B) Kartela (Amaierako artea).

Kartelaren formatua 1.000 mm × 700 mm (bertikalean) izango da, jpg formatuan.

Honako testu hau eramango du:

Pamplona/Iruña

San Fermin 2019

6 al 14 de julio / Uztailaren 6tik 14ra

Testu horrek ez du autorearen sinadurarik ez identifikazio-daturik eduki behar: leloari baino ez dio erreferentzia egingo.

Biltegiratzeko USB gailu batean aurkeztu beharko da, eta A (word formatuan) eta B (jpg formatuan) letretako agiriek karpeta batean sartuta egon beharko dute, kartelaren leloarekin identifikatuta.

Biltegiratzeko USB gailuarekin (aipatutako agiriekin) batera gutun-azal itxi bat aurkeztu behar da, kanpoko aldean kartelaren leloa idatzita eramango duena. Barruko aldean honako hauek sartuko dira: egilearen izen-deiturak, helbidea, telefono zenbakia, posta elektronikoaren helbidea, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, egilearen curriculum profesional laburra eta egileak sinatutako aitorpena, non adierazi beharko baitu aurkezten duen obra jatorrizkoa eta argitaragabea dela.

Lehiaketa egiten den bitartean ezin izango da, inoiz ere, jendaurrean jakitera eman kartelaren egilea nor den.

Lanak honako helbide honetara bidali behar dira:

Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako Alorra.

Descalzos kalea 72, 2. sol.

31001 Iruña (Nafarroa).

Tel.: 948 420 960.

Halaber, beste edozein bide erabiltzen ahalko da lanak aurkezteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusten dituenen artean.

Lanak aurkezteko epea deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik aurrera hasiko da, eta martxoaren 20ko 14:00etan amaituko.

Saririk jasotzen ez duten lanak Udalaren bulegoetan berreskuratu ahal izango dira, ebazpena argitaratu eta bi hilabeteko epean. Epe hori igarota, Udalak suntsitu egin ahalko ditu jaso ez diren lanak, betiere ebazpenaren kontrako errekurtsorik aurkeztu ez bada.

Iruñean, 2019ko otsailaren 18an.–Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzi Ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1902397