2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Aurrekontu-aldaketa (zoladura eta sareak).
Behin betiko onespena
2018ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an, “San Francisco Javier, San Carlos Borromeo, La Paz eta Los Donantes kaleetan zoladura eta sareak berritzeko lanak” egiteko aurrekontu-aldaketaren hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua, zeinak garatzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.
GASTUA:
6. kapitulua: 260.005,92 euro.
DIRU-SARRERAK:
7. kapitulua: 199.262,12 euro.
8. kapitulua: 60.743,80 euro.
Fontellasen, 2019ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L1901478