2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESLABA
2019ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Eslabako Udalak, 2019ko urtarrilaren 18an egin bilkuran, aho batez, hasiera batean onetsi zituen 2019ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa.
Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.
Plantilla organikoa: 2019ko plantilla organikoa; aho batez erabakitzen da hasiera batean onestea 2019. urterako plantilla organiko hau:
Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: 6/1990 Foru Legearen gaikuntza (VII. titulua). Bateraezintasuneko osagarria: %35. Egoera: hutsik.
Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lan-kontratudun mugagabea. Antzinatasuna: 2018ko maiatzaren 22a.
Eslaban, 2019ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Ignacio Barber Zulet.
Iragarkiaren kodea: L1901470