38. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 5ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdia eta oinarri arautzaileak onesten baitira eta gastua baimentzen baita “Aniztasuna, aberastasun iturri” izeneko II. eskola lehiaketarako, 2019. urterako. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak sustatu du.

Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuaren bidez, eskola lehiaketa bat egin nahi du Nafarroako ikastetxeen artean, “Aniztasuna, aberastasun iturri” gaia jorratuko duena, eta izenburu hau izanen du: “Aniztasuna, aberastasun iturri” izeneko II. eskola lehiaketa. Lehiaketaren bukaera gisa, sariak emanen zaizkie eskola-lan irabazleei. Hauxe izanen da saria: sariren bat irabazi duten ikastetxeei plaka grabatuak ematea, eta, kategoria bakoitzeko irabazle izan diren ikasleentzat, egun bateko egonaldia ordaintzea Nafarroako Foru Komunitateko jolas-parke batean.

Lehiaketaren xede dira Nafarroako ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako (3., 4., 5. eta 6. mailak) eta Bigarren Hezkuntzako (DBH, Lanbide Heziketa Berezia, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa) ikasleak. Sormen lehiaketa da, eta horren bidez lortu nahi da gizarteak balioa eman diezaiola aniztasunari, hura aberastasun gisa ikusiz, sentituz eta biziz; gizarteak desberdina dena errespeta dezala; eta desberdintasun hori erabil dezala ikaskuntza baliabide gisa.

Deialdi honen xedea da oinarriak ezartzea “Aniztasuna, aberastasun iturri” izeneko II. eskola lehiaketarako eta ikastetxe irabazleei sariak emateko.

Partida berri bat sortu da Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren gastuen aurrekontuan: B20002 B2100 2268 232500 - “Sariak, lehiaketak eta txapelketak”. 8.200,00 euroko zuzkidura du, honako partida honetatik heldu dena: B20002 B2100 2276 232506 - “Bake, bizikidetza eta giza eskubideen balioak sustatzeko eta sentikortzeko jarduerak eta programak”.

Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuaren txosten-proposamena jasotzen du espedienteak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia ados egonik, eta partida sortzeko baimena emanik.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. “Aniztasuna, aberastasun iturri” izeneko II. eskola lehiaketaren deialdia onestea, 2019rako.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen bukaeran erantsi dira.

3. 8.200,00 euroko gastua baimentzea, 2019ko gastuen aurrekontuko partida berriaren kargura.

4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiari, eta igortzea Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratibo eta Ekonomikorako eta Lankidetzarako Atalera eta haren Kontabilitate Zentrora, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko otsailaren 5ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

ANIZTASUNA, ABERASTASUN ITURRI

II.–ESKOLA LEHIAKETA 2019

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen
Zuzendaritza Nagusia. Nafarroako Gobernua

Eskola lehiaketaren oinarriak.

1. Lehiaketan parte har dezakete Nafarroako ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako (3., 4., 5. eta 6. mailak) eta Bigarren Hezkuntzako (DBH, Lanbide Heziketa Berezia, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa) ikasleek.

2. Taldeka hartuko da parte (gelako ikasle guztiek gehi ardura duen irakasleak).

3. Talde bakoitzak lan bakarra aurkeztuko du.

4. Lanak euskaraz edo gaztelaniaz eginen dira.

5. Gaia: Aniztasuna, aberastasun iturri.

6. Proposamenaren edukia: argazki bat (HD formatuan) eta laurogei hitz eta ehun hitz bitarteko testu bat (deskriptiboa, literarioa, ipuin laburra edo poesia), argazkian oinarritua eta proposatutako gaiarekin lotua. Testuak izenburu bat izanen du.

7. Bai argazkia bai testua jatorrizkoak izanen dira, eta berariaz lehiaketarako eginak.

8. Ez argazkian ez testuan ez zaio taldeari erreferentziarik eginen, anonimotasunari eusteko. Bestela, lanek ez dute aukerarik izanen saria jasotzeko.

9. 2019ko martxoaren 15eko 14:00ak baino lehen aurkeztuko dira.

10. Lanak pazyconvivencia@navarra.es helbide elektronikora bidaliko dira, gai honekin: “Aniztasuna - lehiaketa”.

11. Hiru fitxategi erantsiko dira: argazkia, jpg formatuan (fitxategiaren izena: “Argazkia”), testua Word formatuan edo baliokidean (fitxategiaren izena: “Testua”) eta agiri bat (“Datuak”), non zehaztuko baitira parte hartzen duen taldearen datuak (ikastetxea, maila eta ikasgela, taldeko ikasle kopurua, lana zer irakasgaitan egin den, irakasle arduradunaren izen-deiturak eta irakasle arduradunaren helbide elektronikoa).

12. Epaimahaiak martxoko azken astean esanen du zer lan aukeratu diren.

13. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko bi teknikari eta Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko teknikari bat.

14. Epaimahaiak kontuan hartuko dituen alderdiak:

  • Argazkiaren originaltasuna, proposatutako gaiarekin lotuta.
  • Argazkiaren kalitatea.
  • Nola egokitzen zaion testua argazkiari.
  • Testuaren kalitate literarioa.
  • Lanak, osotasunean, ematen duen mezu positiboa eta eraikitzailea.

15. Apirilean emanen dira sariak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak egiten dituen Bakeari, Bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko Jardunaldietan.

16. Sariak:

–Lehen Hezkuntza:

  • Bi lehenbiziko sari, hizkuntza bakoitzean bat: egun osoko abentura-egonaldia Nafarroako abenturen parke batean + sariaren frogagarri den plaka.
  • Bi accesit, hizkuntza bakoitzean bat: egun osoko abentura-egonaldia Nafarroako abenturen parke batean + sariaren frogagarri den plaka.

–Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa:

  • Bi lehenbiziko sari, hizkuntza bakoitzean bat: egun osoko abentura-egonaldia Nafarroako abenturen parke batean + sariaren frogagarri den plaka.
  • Bi accesit, hizkuntza bakoitzean bat: egun osoko abentura-egonaldia Nafarroako abenturen parke batean + sariaren frogagarri den plaka.

17. Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak aurkeztutako lanak erabil ditzake hezkuntzako eta dibulgazioko helburuekin.

18. Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea.

19. Informazio gehiago, hemen: 848426048 / pazyconvivencia@navarra.es.

Iragarkiaren kodea: F1901839