2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Xehetasun azterketa 7. poligonoko 498. lurzatian. Hasierako onespena
Bizkarreta-Gerendiaingo 7. poligonoko 498. lurzatian Miguel Armendariz Fernandezek sustatu duen Xehetasun Azterketa hasiera batean onetsi ondoren, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Alegazioak Erroibarko udaletxeko Sarrera Erregistroan aurkeztuko dira (Frantziako Errepidea, z/g, Lintzoain, Nafarroa).
Erroibarren, 2019ko otsailaren 14an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.
Iragarkiaren kodea: L1902348