38. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Kulturaren eta Besten Patronatuko 2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Kulturaren eta Besten Patronatuko 2018ko udal aurrekontuaren 2/2018 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2019ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarria

II. kapitulua: 61.626,33 euro.

Finantzaketa:

VIII. kapitulua: 61.626,33 euro.

Burlatan, 2019ko otsailaren 15ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1902349