38. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2019rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak

Berriobeitiko Udalak, 2018ko azaroaren 6an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019. urterako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Horrek aldaketa dakar zenbait ordenantza fiskaletan (2018ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabaki zen behin betiko onestea honako tasa, prezio publiko eta zerga-tasa hauek, baita dagozkien ordenantza fiskalak ere, ondorioak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izateko.

Berriobeitin, 2019ko otsailaren 1ean.–Jarduneko alkatea, Koldo Abrego Primo.

2019ko ZERGA-TASAK

Bere horretan uzten dira 2019. urterako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak, hiri- eta landa-kontribuzioaren eta kamioien aparkalekuaren erabileraren gainekoena izan ezik.

Lurraren kontribuzioa

Hiri-lurraren gaineko 2019. urteko kontribuzioa: %0,1960ko zerga-tasa.

Landa-lurraren gaineko 2019. urteko kontribuzioa: %0,5000ko zerga-tasa.

20. Ordenantza, kamioien aparkalekuaren erabilera arautzen duena

Ez da erroldatuen eta erroldatu gabeen arteko bereizketarik eginen:

Kamioiak 1etik 4ra bitarte

Berriobeitiko erregistroan helbideratutako ibilgailua

72,25 euro/hilabetea

Berriobeitiko erregistroan helbideratu gabeko ibilgailua

97,10 euro/hilabetea

Kamioiak, 5etik 9ra bitarte

Berriobeitiko erregistroan helbideratutako ibilgailua

67,10 euro/hilabetea

Berriobeitiko erregistroan helbideratu gabeko ibilgailua

91,99 euro/hilabetea

Kamioiak, 10etik 19ra bitarte

Berriobeitiko erregistroan helbideratutako ibilgailua

61,90 euro/hilabetea

Berriobeitiko erregistroan helbideratu gabeko ibilgailua

86,88 euro/hilabetea

Kamioiak, 20tik gora

Berriobeitiko erregistroan helbideratutako ibilgailua

56,21 euro/hilabetea

Berriobeitiko erregistroan helbideratu gabeko ibilgailua

76,66 euro/hilabetea

Urtebetetik beherako kontratu epeak

Urtebetetik beherako okupazio epeei aurreko prezioak aplikatuko zaizkie

%20,00

Iragarkiaren kodea: L1901476