2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2019. urteko plantilla organikoa. Hura 2018ko urriaren 16an egin osoko bilkura arruntean onetsi zen hasiera batez, eta iragarkia 2018ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an.
2019ko PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | SARBIDEA | MAILAKO OSAGARRIA | EGOERA |
Zerbitzu anitzetako enplegatua | Administrazio-araubidea | E | Oposizio-lehiaketa | %15 | Hutsik |
Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda
IZEN ABIZENAK | MAILA | ANTZINATASUNA | LANPOSTUA |
Joaquín Gorría Artaso | E | 2015-07-20a | Zerbitzu anitzak |
Beiren, 2019ko otsailaren 1ean.–Alkate udalburua, Germán Bezunartea Oroz.
Iragarkiaren kodea: L1901473