38. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

1 eta 2/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1 eta 2/2019 aurrekontu-aldaketak, 2018ko aurrekontu luzatutik, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten hamabost eguneko epean.

Azagran, 2019ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1901471