2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
Udal Plan Orokorra. Jendaurreko epea berriz irekitzea
Anueko Udalak, 2019ko otsailaren 18an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen: jendaurrean egoteko dokumentua onestea, Anueko Udal Plan Orokorra hasiera batean onetsi aurretik.
Horrez gain, erabaki zen berriz ere jendaurrean jartzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkia jartzea hedadura handiena duten egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.
Olaguen (Anue), 2019ko otsailaren 18an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Maider Ochandorena Cilleros.
Iragarkiaren kodea: L1902352