37. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRAFUENTES

Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Mirafuentesko Udalak, 2018ko azaroaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan argitaratuta, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Halakorik ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mirafuentesen, 2018ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Roberto Larrión Otermín.

Iragarkiaren kodea: L1902322