36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Biztanleen erroldan ofiziozko baja emateko jakinarazpena

Baztango udaleko biztanleen erroldan ofiziozko bajaren espedientea ezin izan dugunez jakinarazi, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da:

Lehena.–Honako pertsonari ofiziozko baja-espedientea irekitzea, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluan 54. artikuluari dagokionez aurreikusitakoarekin bat:

–NAN/AIZ F482645. Helbidea: Sakabanatua, 0 (Izarpe)-Berroeta, Baztan.

Bigarrena.–Mikel Ortega jauna eta Jaione Iturzaeta andrea hurrenez hurren espedientearen instruktore eta idazkari izendatzea.

Hirugarrena.–Espedientea ireki dela jakinaraztea eta 15 eguneko epea ematea, alegazioak aurkezteko.

Baztanen, 2019ko otsailaren 11n.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1902048