36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo
familiei laguntza ekonomikoak banakako ebaluazio
araubidean ematea arautzen duena

Zarrakazteluko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko urtarrilaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zarrakaztelu aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko ordenantza hau: Larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei laguntza ekonomikoak banakako ebaluazio araubidean ematea arautzen duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zarrakaztelun, 2019ko urtarrilaren 27an.–Mankomunitateko burua, Eduardo Ezpeleta Linés.

Iragarkiaren kodea: L1901327