36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Autotaxien hiriko zerbitzu publikoaren udal ordenantzan. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2019ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, behar den legezko gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batean onestea Tuterako (Nafarroa) Udalaren Autotaxien hiriko zerbitzu publikoaren udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako udaletxean (Idazkaritzan), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimoa dutenek horiek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2019ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1901285