36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Zirkulazioari buruzko 2019ko udal zerga. Borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez aditzera ematen zaie interesdun guztiei trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2019ko zerga, Zirkulazioaren gaineko udal zerga, borondatez ordaintzeko epea 2019ko apirilaren 5ean bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak udal bulegoetan ordaindu beharko dira, edo Ribaforadako edozein banku sukurtsaletan.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2019ko apirilaren 5ean.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ribaforadan, 2019ko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1901981