36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Alkatetzaren eskuordetza, ezkontza zibila egiteko

40/2015 Legearen 9. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluetan ezarritakoarekin bat, argitara ematen da Puiuko Udaleko alkate udalburuak 2019ko urtarrilaren 28an eman 5/2019 Ebazpenaren laburpena, ezkontza zibila egiteko eskumenak eskuordetzeari buruzkoa, behar diren ondorioetarako. Hona hemen:

“Ikusirik Raquel (...) -(r)en eta Juan Julián (...) -(r)en ezkontza zibila egiteko espedientea, Irurtzungo Erregistro Zibilean instruitua eta izapidetua (8/2018 Es.),

Ezkongaiak Puiuko erregistro zibil honetan agertu direnez, aipatu ezkontza zibila Puiuko udaletxean 2019ko otsailaren 9an egiteko,

40/2015 Legearen 9. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluetan ezarritakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Estibaliz Mangado Izurriaga zinegotziaren esku uztea ezkontza zibila egiteko eskumena.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritakoa betez.

Hirugarrena.–Eskuordetze honek ondorioak sortuko ditu ebazpena ematen den egunetik aurrera, deusetan ukatu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Erabaki honen berri Udalbatzaren Osoko Bilkurari ematea egiten den hurrengo bilkura arruntean.

Puiun, 2019ko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1901313