36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Behin-behineko baimena, nekazaritzako biltegia mantentzeko
2. poligonoko 3. lurzatian

Alkatetzak 2018ko azaroaren 12an eman 118/2018 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:

Lehenengoa.–"Behin-behineko baimena ematea Leandro Garde Ibañezi, nekazaritzako biltegia mantentzeko Pitillasko 2. poligonoko 3. lurzatian. Horretarako betebeharra izanen du bere lurzatiaren urbanizazioa bukatzea, espaloi zintarridunekin, orubearen izaera lor dezan."

Bigarrena.–"Udaleko arkitekto Tomás Urmeneta Fernándezi agintzea memoria teknikoa edo proiektua presta dezan espaloietan zintarriak paratzeko Pitillasko sarbidean, errepidearen alde bietan dauden etxebizitza eta biltegiek urbanizazioa buka dezaten eta orubearen izaera lortu."

Hirugarrena.–"Baimen-ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta banaka jakinaraziko zaie ukituta gerta daitezkeen pertsona eta administrazioei."

Laugarrena.–"Ebazpen hau igortzea Leandro Garde Ibañezi, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira, Tomás Urmeneta Fernándezi eta Osoko Bilkurari, behar diren ondorioak izan ditzan."

Erabaki hau jakinarazten zaio interesdunari eta aditzera ematen zaio ebazpen honen aurka aurkez dezakeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen udal organoari zuzendua, adierazitako epe berean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazten zaionetik hasita.

Pitillasen, 2018ko abenduaren 31n.–Alkatea, Francisco Arrazubi Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1901452