36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Aldaketa, Udalaren bazkalekuetako larreen (belarra eta ura) adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2018ko irailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Pitillasko Udalaren bazkalekuetako larreen (belarra eta ura) adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituen udal ordenantza aldatzeko espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, aipatu espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Pitillasen, 2018ko abenduaren 31n.–Alkatea, Francisco Arrazubi Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1901449