36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Herri-lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2019ko urtarrilaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Azkoiengo 5. poligonoko 219. lurzatia eta 5. poligonoko 5049. lurzatiko 79.562,56 m² desafektatzeko espedientea, Moratiel alderdian, Azkoiengo herri-lurretan. Helburua da haien erabilera lagatzea Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateari, hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko eskumena garatzen jarrai dezan.

Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Azkoienen, 2019ko otsailaren 11n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1902042