36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpenaren aurka.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da gora jotzeko errekurtso bat jarri dela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiaren baitan, zeina Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko José Daniel Jiménez Lacosta jaunak jarri du errekurtsoa, Fisika eta Kimika espezialitatean (gaztelania).

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko aipatu espezialitateko interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2019ko otsailaren 12an,–Kudeaketa Juridiko-Administratiboaren Ataleko burua, Antonio Iriarte Moncayola (109/2017 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena).

Iragarkiaren kodea: F1902061