36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hirigintza-lankidetzako administrazioen arteko hitzarmena, honako lursail hauek berrantolatzeko: NUPeko Campuseko lursailak
(C-2, C-3 unitateak, C-1 unitatearen parte bat eta UPSeko U-1)
eta Iruñeko Udal Planeko XIX. unitate integratuko
SO-1 sektorearen parte bat. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko urtarrilaren 10ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 10-ENE-19 (14/CU).

“Jendaurreko epea iragan da Hirigintza-lankidetzako administrazioen arteko hitzarmena hasiera batean onetsi ondotik (PLE/04-07-2016). Hitzarmenaren xedea da lursail hauek berrantolatzea: NUPeko Campusekoak (C-2, C-3 unitateak, C-1 unitatearen parte bat eta UPSeko U-1) eta Iruñeko Udal Planeko XIX. unitate integratuko SO-1 sektorearen parte bat.

Ikusirik María Rosario Arrarás Goñik eta Elena Victoria Salas Armendarizek 2018ko abenduaren 4an aurkeztutako alegazioa, bai eta Ana Arizpeleta Lachetak 2018ko abenduaren 21ean aurkeztutakoa ere, eta 2019ko urtarrilaren 3an alegazioen txosten teknikoekin bat,

ERABAKITZEN DA:

1. Ezestea María Rosario Arrarás Goñik eta Elena Victoria Salas Armendarizek aurkeztutako alegazioaren lehenengo puntua, bertan azaldutakoak ez baitu zerikusirik Udal honek hasiera batean onetsitako hitzarmenaren edukiarekin. Partez baiestea alegazioaren bigarren puntua, onetsitako txostenarekin bat.

2. Ana Arizpeleta Lachetaren alegazioa ezestea, azaldutakoa ez baita Udal honek hasiera batean onetsitako hitzarmenaren parte, onesten den txostenean oinarrituta.

3. Hirigintza-lankidetzako administrazioen arteko hitzarmena behin betiko onestea, NUPeko Campuseko lursailak (C-2, C-3 unitateak, C-1 unitatearen parte bat eta UPSeko U-1) eta Iruñeko Udal Planeko XIX. unitate integratuko SO-1 sektorearen parte bat berrantolatzeko.

4. Iruñeko Udaleko alkateari ahalmena ematea hitzarmen hau sinatzeko.

5. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta Nafarroako Gobernuari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1901268