36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

2019rako karga-tasak

Orontzeko Udalak 2018ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran onetsi zen, besteak beste, jarraian ematen den erabakia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testu osoa:

Lehenbizikoa.–2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasak eta tasak onestea.

–Lur ondasunen gaineko kontribuzioa (zerga-tasa bakarra higiezin guztietarako): %0,22.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

–Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zergarako, Toki Ogasunei buruzko Legearen gutxieneko koefizienteei eutsiko zaie, eta %8,24ko tasari.

–Ur kontsumoaren tasa: Arratoz Ur Mankomunitateak kobratzen digun prezio berean kobratuko da kontsumitutako ur metro kubikoa. Kuota finkoa: 60,00 euro urteko. Hargune berriak: 60,00 euro.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,03.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki hau 2019ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orontzen, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Cecilia Pena Aznárez.

Iragarkiaren kodea: L1901299