36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019an

2019an trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019ko martxoaren 9an hasi eta apirilaren 9an bukatuko da.

Zergaren ordainketa helbideratuta ez dutenek ordaintzeko ohar bat jasoko dute beren etxean, eta udalerriko edozein banku bulegotan ordainduko dute. Ondoren, ordainagiriarekin Murchanteko Udalaren bulegora joan beharko dute 10:30etik 14:30era, jatorrizko ordainagiria jasotzeko, ezarritako epea bukatu arte.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira.

Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Murchanten, 2019ko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1902011