36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Akats zuzenketa, Arau Subsidiarioen aldaketan

Mendigorriko Udalak, 2018ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du honako zuzenketa hau Planeamenduko Arau Subsidiarioetan:

Akatsen zuzenketa, Arau Subsidiarioen aldaketan.

“Arau Subsidiarioek hasiera batean ezartzen zuten, 4.3.2 artikuluan, 4,5 metroko gehieneko altuera eraikinentzat. 1998-6-24ko aldaketak ezarri zuen 4,5 metroko gehieneko altuera teilatu-hegaleraino. 2016-9-23ko aldaketak fatxadako materialak baizik ez zituen aldatu nahi, eta 4,5 metroko gehieneko altuera aipatzen du.

Gaia argitzea eta akatsak zuzentzea erabaki da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Arau Subsidiarioetako 4.3.2 artikuluan aurreikusitako eraikinen gehieneko altuera 4,5 metrokoa dela ulertu behar dela teilatu-hegaleraino”.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Mendigorrian, 2019ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1901463