36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

San Bartolomé zahar-egoitza erakunde autonomoaren 2018ko ekitaldiko aurrekontuko 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu-transferentzia.

Gastuak gehitzea:

1-2314-1310000 aurrekontu-aplikazioa.–"Lan-kontratu mugagabekoen soldatak": 7.000,00 euro

Finantzabidea:

1-2314-21200 aurrekontu-aplikazioa.–"Eraikinen eta bestelako eraikuntzen mantentze-lanak eta zainketa".

Martzillan, 2019ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1901436