36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Udal Plan Orokorreko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea determinazio xehatuen aldaketa, Martzillako Udal Planeko SI-1ean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77.3 artikuluetan xedatua aplikatu beharrez.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Martzillan, 2019ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1901435