36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

237E/2019 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, onartutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duena deialdi honetarako: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo kliniko espezialista izateko 14 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 1576E/2018 Ebazpenaren bidez (organo berak urtarrilaren 30ean emandako 69E/2019 Ebazpenaren bidez aldatua), deialdia onetsi zen merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo kliniko espezialista izateko 14 lanpostu huts. Deialdi hori 2018ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 4koan.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, eta izangai bazterturik ez dagoenez, bidezko da deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea onartutako izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen I. eranskinean ageri dena, deiadi honetarako: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo kliniko espezialista izateko 14 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko otsailaren 4an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

I. ERANSKINA

Onartuen behin-betiko zerrenda

Psikologo kliniko espezialisten 14 lanpostu huts, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako

O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak:

ECHAGUE ALCALDE, IÑAKI

GOÑI SARRIES, ADRIANA LOURDES

OTERO LARREA, MARIA

ZABALA BAQUEDANO, MARGARITA

ZARZUELA ITUARTE, MARIA AMALIA

Baztertuak: inor ez.

Estatuko lekualdatzeko txanda.

Onartuak:

ENRIQUE MARTÍN, IRACHE

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F1901789