36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Akats zuzenketa, 2019rako zerga-tasetan. Onespena

Akatsa atzeman denez 2019ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17koan, argitaratutako iragarkian, honako hau ematen da argitara, hura ordezteko.

“Mañeruko Udalak, 2018ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraituz, honako zerga-tasa hauek ezarri zituen 2019rako:

–Lur ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,24.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %12 tasa.

Koefizienteak:

• 1. urtera bitarte: 0,023.

• 2. urtea: 0,044.

• 3. urtea: 0,066.

• 4. urtetik 15.era: 0,06.

• 16. urtea: 0,21.

• 17. urtea: 0,36.

• 18. urtea: 0,42.

• 19. urtea: 0,45.

• 20. urtetik aurrera: 0,46.

–Hilerriko tasak.

  • Ehorzketak lurrean, erroldatuentzat: 150,00 euro.
  • Ehorzketak lurrean, erroldatu gabeentzat: 300,00 euro.

–Ezkontza zibilen espedienteak tramitatzeko tasak: 100,00 euro.

–Partikularrek sustaturiko jarduketen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoa (EEBB) hirigintza zerbitzuko fakturaren araberakoa.

–Obrak gauzatzeko Udalak emandako aginduen tasak: eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergagatik jarduketa berak izango lukeen zenbatekoa.

–Betearazpen subsidiarioen espedienteak tramitatzeko tasak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %20.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziaren tarifak:

  • Oin berriko eraikinak: 150,00 euro.
  • Birgaitzeak, handitzeak, egiturak berritzea: 100,00 euro.
  • Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.
  • Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, hirigintza zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira.

–Eremu publikoa ostalaritzako establezimenduetako terrazekin okupatzeko tasa.

  • Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak: 2 euro/m²/denboraldia”.

Mañerun, 2018ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1901283