36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Kreditu berezia

GASTUAK:

Partida: 1.1700.60900.–Tximeleten mikroerreserba sortzea. Zenbatekoa: 31.000 euro.

FINANTZAKETA:

Partida: 1.7508002.–Dirulaguntza, tximeleten mikroerreserba sortzeko. Zenbatekoa: 20.000 euro.

Partida: 1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 11.000 euro.

Lapoblacion–Meanon, 2019ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Javier Oria Domaica.

Iragarkiaren kodea: L1901424