36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Hirigintza-hitzarmena, 2. poligonoko 270. eta 533. lurzatiena. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2019ko urtarrilaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hirigintza-hitzarmena Iturengo 2. poligonoko 270. eta 533. lurzatien jabeekin, espedientea abiarazteko baino ez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua) 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Iturenen, 2019ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1901237