36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Herri-lurzati baten herritarren arteko aprobetxamendua

Iguzkitzako Kontzejuak, 2019ko urtarrilaren 25ean egin batzarrean, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 180. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki zuen hamabost egun naturaleko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitate honen iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, onuradunak izan daitezkeen herritarrek 3. poligonoko 549. herri-lurzatia adjudikatzeko eskaera aurkez dezaten, bertan boilurra hazteko lehentasunezko aprobetxamenduaren edo herritarren zuzeneko aprobetxamenduaren bidez. Interesdunek egiaztatu beharko dute Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154., 158. eta 182. artikuluetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela, Iguzkitzako Udaleko bulegoetan aurkeztuko den eskabidearen bidez, eskatzen den dokumentazioarekin batera. Epe horretan eskaera egiten ez dutenek eskubide horri uko egiten diotela ulertuko da, adjudikazio aldirako.

Iguzkitzan, 2019ko urtarrilaren 31n.–Kontzejuko burua, Raúl Galdeano Álvarez.

Iragarkiaren kodea: L1901413