36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Udal kideeen ordainsariak

Toki Entitateetako kideen Dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 13. artikuluan xedatutakoarekin eta 18/2017 Foru Legearen 13. artikuluarekin bat eginez.

Goizuetako Udalak, 2019ko urtarrilaren 30ean ospatutako Udalbilkuran, honako akordioa onartu zuen aho batez:

1. Legealdi hau bukatzeko gelditzen diren 6 hilabeteetarako, zinegotzi bakoitzaren ordainsaria 82,41 euro gordin onartzea, ohiko eta aparteko udalbatzatara etortzeagatik, beti ere 6 udalbatzetako gehienezko mugarekin. Zenbateko honi legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta. Legealdi berrian dagokion akordioa onartuko da.

2. Orobat, beren karguan aritzean dieta eta joan etorrriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie zinegotziei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoren.

3. Akordio honek eragina izango du, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

Udaleko oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Goizuetan, 2019ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1902057