36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal bulegoetan ikusgai egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Sustatzailea: Nuevo Sistema Modular SL. Jarduera: modulu industrializatuak egitea.

Kokalekua: 4. poligonoko 137. lurzatia; posta helbidea: B kalea, 3 zenbakia, Gezaurre industrialdea.

Getze Galarren, 2019ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1902071