36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2019/01U eta 2019/02U aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2019ko urtarrilaren 30ean egindako Osoko Bilkuran, hasiera batez onartu zuen ondoren aipatzen diren 2019 ekitaldiko aurrekontu aldaketak:

–2019/01U Haurtzaindegiko berogailua.

–2019/02U Pilotalekuko argiteria.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri Aranatzen, 2019ko otsailaren 11n.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1902049