36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELKANO

1/2018 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

Elkanoko Kontzejuko Batzarrak, 2018ko azaroaren 15ean egin bilkura arruntean, onetsi zuen 2018ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1. espedientea.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2019ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 3an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Horrenbestez, eta Foru Lege horren 277.1 artikuluan xedatuari jarraituz, laburturik argitaratzen da aipatu aldaketa:

GASTUAK:

a) Kreditu berezia.

6. kapitulua: 21.730,78 euro.

Aldaketa, guztira: 21.730,78 euro.

FINANTZABIDEAK:

Diruzaintzako gerakina: 21.730,78 euro.

Elkanon, 2019ko urtarrilaren 29an.–Kontzejuko burua, Belén Baztán Seguro.

Iragarkiaren kodea: L1901427