36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUES

1/2018 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

Eguesko Kontzejuko Batzarrak, 2018ko abenduaren 5ean egin bilkura arruntean, onetsi zuen 2018ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1. espedientea.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2018ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abenduaren 27an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Horrenbestez, eta Foru Lege horren 277.1 artikuluan xedatuari jarraituz, laburturik argitaratzen da aipatu aldaketa:

GASTUAK:

a) Kreditu berezia:

6. kapitulua: 161.839,19 euro.

b) Kreditu-gehigarria:

2. kapitulua: 3.900,00 euro.

Aldaketa, guztira: 165.739,19 euro.

FINANTZABIDEAK:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 165.739,19 euro.

Eguesen, 2019ko urtarrilaren 29an.–Kontzejuko burua, José Angel Valdezate Royo.

Iragarkiaren kodea: L1901426