36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Cortesen, 2019ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1902067