36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

505/2019 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, irakasleen lanpostu jakin batzuk ezabatzen dituena 3510/2018 eta 3511/2018 Ebazpenetan xedatutakoa betetzeko. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak eman zituen bi ebazpen horiek urriaren 25ean.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 25eko 3510/2018 eta 3511/2018 Ebazpenetan xedatutakoarekin bat, eta horietan aipatzen diren lanpostuen ezabaketa eskatzeko epea bukatuta, bidezkoa da ebazpen honen eranskin gisa onestea ezabatutako lanpostua betetzen duten irakasle funtzionarioren zerrenda.

Adierazitako guztiagatik, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen eranskin gisa onestea ezabatutako lanpostua betetzen duten irakasle funtzionarioen zerrenda.

Lanpostua ezabatzeak 2018ko azaroaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalari, Kontrol Administratiboaren Bulegoari eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, eta interesdunei adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

Iruñean, 2019ko otsailaren 5ean.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

ERANSKINA

Ezabatutako lanpostua betetzen zuten maisu-maistrak

Deiturak eta izena: Aurquia Erdozain, María Asunción.

Ezabatutako lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: Urraca Reina HLHIP.

Herria: Artaxoa.

Deiturak eta izena: Calvo Bermejo, María Luisa.

Ezabatutako lanpostua: Haur Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: Azpilagaña HLHIP.

Herria: Iruña.

Deiturak eta izena: Lasaga Apezteguía, Nekane.

Ezabatutako lanpostua: Musika, euskaraz.

Ikastetxea: Irain HLHIP.

Herria: Lesaka.

Deiturak eta izena: Lora Talavera, Eloísa.

Ezabatutako lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: San Bartolomé HLHIP.

Herria: Martzilla.

Deiturak eta izena: Mateo Esparza, María Socorro.

Ezabatutako lanpostua: Haur Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: Sahats HLHIP.

Herria: Barañain.

Deiturak eta izena: Olloquiegui Egaña, Miren Aintzane.

Ezabatutako lanpostua: Gorputz hezkuntza, euskaraz.

Ikastetxea: Landagain HLHIP.

Herria: Etxalar.

Ikastetxeko lanpostu arrunt bati atxikitako maisu-maistrak

Deiturak eta izena: Marco Orden, Ana.

Lanpostua: Pedagogia terapeutikoa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: Huertas Mayores HLHIP.

Herria: Tutera.

Deiturak eta izena: San Martín Pecharromán, María Teresa.

Lanpostua: Pedagogia terapeutikoa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: Doña Mayor de Navarra HLHIP.

Herria: Iruña.

Deiturak eta izena: Urdangarín Iriarte, Oihana.

Lanpostua: Pedagogia Terapeutikoa, euskaraz.

Ikastetxea: San Donato HLHIP.

Herria: Etxarri Aranatz.

Iragarkiaren kodea: F1901821